Páginas

miércoles, 4 de diciembre de 2013

MIHILUZE EUSKERAREN EGUNEAN

Atzo Abenduak 3 arratsaldean, DBH 3-koek Arrupe Aretoan Mihiluze izeneko txapelketa batera jolastu zuten. Lau talde zeuden, A klasea, B klasea, D klasea eta Diver. Klase bakoitzeko neska batek eta mutil batek klasea ordezkatzen zuen.

Lehenak eliminatzen D klasea izan zen, Karlos eta Lorea irten ziren ordezkatzera eta nahiko txarto egin zuten, gero B klasea eta finalera Diver eta A klasea heldu ziren, azkenengoz A klaseak irabazi zuen. Galdera asko nahiko errazak ziren baina beste batzuk zailak ere. Froga desberdinak zeuden, abestekoak, margotzekoak. Margotzekoetan, batek margotzen zuen eta lankideak irudia asmatu egin behar zuen.
Oso ondo pasatu genuen guztiok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario