Páginas

viernes, 28 de noviembre de 2014

Janari Bilketa/Recogida de Alimentos

Gaur azaroak 28 eta bihar azaroak 29 Eroski eta Simplyn janaria bilduko da Bizkaiko Alimentu Bankurako. Horretarako eskolatik boluntarioak joango gara. Apuntatzen zarete?
Hoy y mañana 28 y 29 de noviembre, en los supermercados Eroski y Simply se va proceder a la recogida de alimentos para el Banco de Alimentos de Vizcaya. Alumnos del colegio vamos a participar. ¿Os animáis?

Eskolan apuntatzeko Michael Pastorrekin hitz egin, berak esango dizkizue dauden ordu desberdinak.
Para apuntaros hablar con Michael Pastor, él os dirá todos los horarios disponibles.

Más información:Campaña 28 y 29 de noviembre   Banco de alimentos de Vizcaya

Lorea Bereciartua

domingo, 27 de abril de 2014

ASTE SANTUKO OPORRAK !!!


Aspaldiko guztioi, zelan aste santuko oporrak ? Urtero bezala, berriro hasten gara etxeko lanekin, azterketekin, proiektuekin…. Normala da hasieran apur bat astuna egitea baina aste honetan 3 egun klase bakarrik ditugu, orduan alde positiboa ikusi behar diogu, asteburu luzea izango dugu!!! 
Bueno gustatuko litzaiguke hemen klaseko bakoitzak bere aste santuko oporrak nolakoak izan diren jartzea,nonbait egon baden aipatzea, norekin, zure familiarekin, lagunekin…. Eta garrantzitsuena oporrak nola pasa dituzuen jartzea!! Argazki bat badaukazue oporretan, jarri komentarioetan.

viernes, 11 de abril de 2014

KONTSUMISMOA

Pasada astean kontsumismoari buruzko saioa batzuk izan genituen.
Klaseko gelakide guztiak  hiru taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak iragarki mota bat aztertu behar zuen. Emakumezko iragarkiak, gizonezko iragarkiak eta elikagaien iragarkiak. Hainbat iragarki sarean bilatu eta gela aurrean azaldu genituen. Ondoren, kalera inkesta bat egitera irten izan behar genuen. Lau galdera genituen eta Durangon zehar edozein pertsonari galdetu behar genizkien galdera hauek:
1-      Zer da kontsumismoa ?
2-      Zer da kontsumo arduratsua?
3-      Kontsumista zarela uste duzu?
4-      Uste duzu komunikabideek eragina dutela kontsumista izateko?
Hainbat pertsonei galdetu ondoren, udaletxetik etorritako andreak galderak batu eta ondorio bat egingo du, hau egin ondoren 3 gelakide udaletxera joan beharko dira Durangoko beste eskolako beste kide batzuekin batera.

                                                                                                                                                             IRENE URBIETA

domingo, 23 de febrero de 2014

TXITXIBURDUNTZI 2014

Txitxiburduntzia betidanik bezala Otsailak 23an ospatzen da, eta urtero bezala du gure eskola ere prest dago ospatzeko. Irteera goizeko 9:30 izango da Kurutziagako iturrian. Ekintza hau Santa Ageda-n (Izurza) ospatuko da eta haraino oinez ibili beharko da. Bakoitzak bere txorizoa eta ogia eraman beharko du eta eskolak sua egingo du han bertan txorizoa egiteko. Ez harduratu zuen familiarekin ospatu nahai baduzue, bazkal-ordurako bueltan egongo zarete. APUNTATU ZAITEZTE!


Nerea Zubizarreta

jueves, 20 de febrero de 2014

SAN JOSE JESUITETAKO JAIAK!

San Jose Jesuitak ikastetxeko jaiak hastear daude!
Urte guztietan bezala, hainbat ekintza egiten dira eta ekintza berriak egiteko prest gaude. Aurten urtero bezala irakasle-ikasle kontrako futbol partida izango dugu eta gure gelako kide batzuk ikusiko ditugu lehian.
Txikiak garenean hainbat ekintzetan parte al dezakegu baina nagusiak egiten garen bitartean, ilusio gutxiago izaten dugu ekintza gutxiago daudelako eta horretarako ekintza berriak proposatu beharko ditugu. Zuen proposamenak behar ditugu, animatu eta idatzi hemen ekintza berriak!

Irene Urbieta eta Ainhoa Garrido.

viernes, 24 de enero de 2014

miércoles, 22 de enero de 2014

KALERA ROCK

Kalera Rock hurbil dago! Beste urte batez, gurekin elkartuko dira. Aurten; Esne Beltza, Reincidentes, Jauta, Boikot, Itziarren Semeak, Ze Esatek!, Arkada Social, Urtz, Trikizio, Mconak, Gose eta DJ Bull Txo taldeak etorriko dira momentu ahaztu ezinak gurekin igarotzera.
Otsailak 22-an izango da Durangoko Landandako Gunean, 2 eszenatoki egongo dira. Goizeko 11-etan ateak irekiko dira eta kontzertuak hasiko dira.
Kalerarock-eko lehenengo 3.000 sarrerekin DVD-a opari. Aurreko edizioa irudietan eta argazkietan biltzen duen DVD-a eskuratzeko aukera egongo da. Sarrera eta DVD-a 16 euroan.
Denborarekin gehiago jakinaraziko dizuegu baina zalantzaren bat baduzue iruzkin bat utzi.
Ainhoa Garrido eta Irene Urbieta


BERDEAGO

Berdeago Euskadiko lehen ingurugiro iraunkortasun azoka da. Mondragon Unibertsitateko Empresagintza Fakultateko, bost ikasle dira sortzaileak.
Berdeagoren helburuak hauexek dira:
  • Biztanleriaren kontzientziazioa.
  • Aurrezpen energetikoaren inguruan sortzen ari diren teknologiaren hedapena egitea, kutsaduran eta emisioetan duten eragina jakiteko.
  • Gure gizarte eta ekonomiari eman ahal diezaieketen aukerak zabaltzeko. 
Azoka hau, Durangon egongo da, Landako Guneko istalakuntzetan, urtarrilaren 24-an, 25-ean eta 26-an.

Beraien web orrian, egitaraua eta informazio gehiago bilatuko duzue.
Hau da beraien helbidea: http://berdeago.com/web/?lang=eu
SEXUALITATE SAIOAK
Durango Mankomunitatetik Maia etortzen da guri sexualitate saioak ematera. Ekintza hau astean behin, hiru asteetan egiten da. Gaur daukagu gure bigarren saioa, gogoekin espero dugu gaurko saioa pasaden asteko saioatik esperientzia ona atara genuelako. Taldeka jarri ginen, eta talde bakoitzak orri zuri bat zuen, eta horri horrentan sexualitateari buruz geneuzkan galderak jarri genituen eta amaitzean Maiak galderak erantzun zizkigun. Oso gustokoak ditugu horrelako ekintzak.

DROGAK

Astean bein, hiru astetan zehar neska bat etorri egin da drogei buruz hitz egiten eta guri gauza berriak irakasten, oso interesgarria izan zen. Durangoko mankomunitatetik etorri dira. Erakutsi zizkigun aldizkaria batzuk, eta oso ondo pasatu genuen.