Páginas

viernes, 24 de enero de 2014

miércoles, 22 de enero de 2014

KALERA ROCK

Kalera Rock hurbil dago! Beste urte batez, gurekin elkartuko dira. Aurten; Esne Beltza, Reincidentes, Jauta, Boikot, Itziarren Semeak, Ze Esatek!, Arkada Social, Urtz, Trikizio, Mconak, Gose eta DJ Bull Txo taldeak etorriko dira momentu ahaztu ezinak gurekin igarotzera.
Otsailak 22-an izango da Durangoko Landandako Gunean, 2 eszenatoki egongo dira. Goizeko 11-etan ateak irekiko dira eta kontzertuak hasiko dira.
Kalerarock-eko lehenengo 3.000 sarrerekin DVD-a opari. Aurreko edizioa irudietan eta argazkietan biltzen duen DVD-a eskuratzeko aukera egongo da. Sarrera eta DVD-a 16 euroan.
Denborarekin gehiago jakinaraziko dizuegu baina zalantzaren bat baduzue iruzkin bat utzi.
Ainhoa Garrido eta Irene Urbieta


BERDEAGO

Berdeago Euskadiko lehen ingurugiro iraunkortasun azoka da. Mondragon Unibertsitateko Empresagintza Fakultateko, bost ikasle dira sortzaileak.
Berdeagoren helburuak hauexek dira:
  • Biztanleriaren kontzientziazioa.
  • Aurrezpen energetikoaren inguruan sortzen ari diren teknologiaren hedapena egitea, kutsaduran eta emisioetan duten eragina jakiteko.
  • Gure gizarte eta ekonomiari eman ahal diezaieketen aukerak zabaltzeko. 
Azoka hau, Durangon egongo da, Landako Guneko istalakuntzetan, urtarrilaren 24-an, 25-ean eta 26-an.

Beraien web orrian, egitaraua eta informazio gehiago bilatuko duzue.
Hau da beraien helbidea: http://berdeago.com/web/?lang=eu
SEXUALITATE SAIOAK
Durango Mankomunitatetik Maia etortzen da guri sexualitate saioak ematera. Ekintza hau astean behin, hiru asteetan egiten da. Gaur daukagu gure bigarren saioa, gogoekin espero dugu gaurko saioa pasaden asteko saioatik esperientzia ona atara genuelako. Taldeka jarri ginen, eta talde bakoitzak orri zuri bat zuen, eta horri horrentan sexualitateari buruz geneuzkan galderak jarri genituen eta amaitzean Maiak galderak erantzun zizkigun. Oso gustokoak ditugu horrelako ekintzak.

DROGAK

Astean bein, hiru astetan zehar neska bat etorri egin da drogei buruz hitz egiten eta guri gauza berriak irakasten, oso interesgarria izan zen. Durangoko mankomunitatetik etorri dira. Erakutsi zizkigun aldizkaria batzuk, eta oso ondo pasatu genuen.