Páginas

domingo, 27 de abril de 2014

ASTE SANTUKO OPORRAK !!!


Aspaldiko guztioi, zelan aste santuko oporrak ? Urtero bezala, berriro hasten gara etxeko lanekin, azterketekin, proiektuekin…. Normala da hasieran apur bat astuna egitea baina aste honetan 3 egun klase bakarrik ditugu, orduan alde positiboa ikusi behar diogu, asteburu luzea izango dugu!!! 
Bueno gustatuko litzaiguke hemen klaseko bakoitzak bere aste santuko oporrak nolakoak izan diren jartzea,nonbait egon baden aipatzea, norekin, zure familiarekin, lagunekin…. Eta garrantzitsuena oporrak nola pasa dituzuen jartzea!! Argazki bat badaukazue oporretan, jarri komentarioetan.

viernes, 11 de abril de 2014

KONTSUMISMOA

Pasada astean kontsumismoari buruzko saioa batzuk izan genituen.
Klaseko gelakide guztiak  hiru taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak iragarki mota bat aztertu behar zuen. Emakumezko iragarkiak, gizonezko iragarkiak eta elikagaien iragarkiak. Hainbat iragarki sarean bilatu eta gela aurrean azaldu genituen. Ondoren, kalera inkesta bat egitera irten izan behar genuen. Lau galdera genituen eta Durangon zehar edozein pertsonari galdetu behar genizkien galdera hauek:
1-      Zer da kontsumismoa ?
2-      Zer da kontsumo arduratsua?
3-      Kontsumista zarela uste duzu?
4-      Uste duzu komunikabideek eragina dutela kontsumista izateko?
Hainbat pertsonei galdetu ondoren, udaletxetik etorritako andreak galderak batu eta ondorio bat egingo du, hau egin ondoren 3 gelakide udaletxera joan beharko dira Durangoko beste eskolako beste kide batzuekin batera.

                                                                                                                                                             IRENE URBIETA